XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Segituan erreparatu zuen mutilarengan, kopetiluna baitzen, eta zakar samarra.
Izebak zioen haserre batean zerbitzatzen zituela bezeroak, erosten zuten janariak pozointzea espero izango balu bezala.
Elizabethek gogoko zuen hura ibiltzen ikustea: gorputz oso argal, eder eta nerbiotsua zuen,
Katuak bezala mugitzen zen, beti behatz-puntetan, eta katu baten indiferentzia harrigarriaz, aurpegia espresiorik gabe, begietan argirik ez.
Etengabe erretzen zuen, beti zeraman zigarroa ezpainetan gehiketak egiten zituen bitartean, eta batzuetan erakusmahai gainean uzten zuen jenero bila joaten zenean.
Norbait dendara sartzean
Nahi zuena erosi eta bihurtutako dirua zenbatu ondoren bezeroa joateko jiratzen zenean eta Richardek
Udako egun argi batean, beti gordeko zuen argi oroimenean, dendara sartu zen bakarrik, soinean bere uda-soineko zuri onena zeramala eta ile lisatu berri eta muturretan kiribildua xingola eskarlata batez helduta.
Elizak antolatutako piknik batera joango zen izebarekin, eta limoi batzuk erostera zihoan.
Dendako nagusia, gizon oso lodi bat, espaloian zegoen eserita, haizemalea erabiltzen; ondotik pasa zitzaionean, nagusiak galdetu zion ea beretzat nahiko bero zegoen, eta Elizabethek zerbait esan eta usainez gainezka zegoen denda ilunera sartu zen.